Zarautz2009


Ane Loreri eskerrak emateko (ezin izan dut Bimskarira igo. Agian, administratzaile nagusiak lortuko du).


ASTEGUNEKO AFARIAK


Kaixo lagunak, (PARTAIDEAK: Murua , Izagirre, Erentxun, Entzio eta xQaldari) Afaria 21:30tan, zerbait pikatu eta bakailu karrilera batzuk, agian gazta eta Sorbete bat, biharko eztabaida ia konpondu eta animoak lasaitzen ditugun,EUTSI!!!

Bederatzigarren biktima


"Puntu konkretu batetan bere poltsako kargamentua hustutzen zuen eta aurrera jarraitzen zuen hiriko neoizko gauean galduz. Zabortegiaren mugara iritsi bezain pronto linterna baten argiak itsutu zuen.
- Altxa besoak! Polizia!
Jose choloak poltsa erortzen utzi eta korrikari ekin zion. Poltsatik emakume baten burua atera zen linternaren argitan irribarre makabroa eginez. Zankadila jarri zion inspektoreetariko batek, beste batek eskumuturrekoak estutu zizkion.
Urde zikina! Putakumea!! - garraisi egin zion hirugarren batek.
Eta bijilantzia taldea osatzen zuten bost polizien artean egurtu zuten Jose. Kolpe batek bere sudur txapala hautsi zion. Beste batek bost hortz saltarazi. Barrabilak birrindu zizkion beste batek. Saihetsezurrak hautsi zitzaizkion kolpeen pean. Eta gorputza ubelduraz josia zuela iritsi zen komisaldegira."
Bederatzigarren biktima. Odolaren usaina - Mikel Antza. Susa, 1987.

Izozmendiak

Hurrengo egunean ababorretik bi izotz tontor ikusiko dira itsaso ilun samarrean, lehenengo iceberg biak.

"Errepublika zuriaren lehen begiraleak..." esango du baten batek.

Ez dira bakarrak izango. Laster hasiko dira ortzimugatik beste batzuk azaltzen, errealismo harrigarriarekin, buruzut eta hieratiko beren bidaia geldoan. Eta argazkietan, zinean eta telebistan hainbeste aldiz ikusitakoa, benetan so eginik, ia onirikoa, ia irreala irudituko zaizu.

Joseba Sarrionandia. Lagun izoztua, Elkar, 2001.





Gero eta zailago delako parranda bat egitea, datorren Irailak 12an...BODORRIO!