SANTO TOMAS BEZPERAKO AFARI-ARDO DASTAKETA.


Anttonek antolatuta (onlyrabos), Gure Borda elkartean, hilaren 20an, ostirala, gaueko 8:30etatik aurrera afari-ardo dastaketa egingo dugu. Hartara,

  • Bakoitzak ardo botella bat eraman beharko du non txakoliña, beltza, kaba... izan daitekeen. Nahi duena, baina ardua. Gutxieneko kalitatea bermatzearren, botella horren kostea 5-10 € artekoa eta 75cl edo gutxiagokoa izan beharko da.
  • Botella eramatea hobesten da, baina eramaterik ez duenak (mandagüebos), elkartetik hartu beharko du, bere kontu, bertan dagoen ardorik garestiena.
  • Ardoak afarian zehar edango dira; hauen ezaugarriak direla ordenatuko direlarik, menuaren arabera.
  • Ardo bakoitza 0tik 10era puntuatuko da. Puntu gehien jasotzen duen ardo botellaren eramaileak besarkada goxo bat jasoko du antolakuntzaren partetik.

Anima zaitezte.

Izen emandakoak:
1.- Antton
2.- Marquet
3.- Sabin (beste izeneko ardua eraman, mesedez)
4.- Erentxun
5.- Tomas
6.- Oskar
7.- Sebas

Afarira ez, baina ondorengotara etortzekotan:
Asier


DONOSTIAKO MARATOIA (2013/11/24)

Zorionak Maratoilariak !!!!!!
Benetan lasterketa bikaina burutu zuten gure bimskideek.
Xabik..........2o44`14".......42,195 Km
Jonek..........2o51`03".......42,195 Km
Tomasek.....3o31`41".......42,700 Km
48 eta hórrela ........!!!!!
Earki bizi

AUPA LOU REED


 
 
 
 
Walk On The Wild Side

Holly came from Miami, F.L.A.
Hitch-hiked her way across the U.S.A.
Plucked her eyebrows on the way
Shaved her legs and then he was a she
She says, "Hey babe, take a walk on the wild side"
He said, "Hey honey, take a walk on the wild side"

Candy came from out on the island
In the backroom she was everybody's darlin'
But she never lost her head
Even when she was giving head
She says, "Hey babe, take a walk on the wild side"
He said, "Hey babe, take a walk on the wild side"

And the colored girls go
Doo do doo, doo do doo, doo do doo

Little Joe never once gave it away
Everybody had to pay and pay
A hustle here and a hustle there
New York City's the place where they said
"Hey babe, take a walk on the wild side"
I said, "Hey Joe, take a walk on the wild side"

Sugar plum fairy came and hit the streets
Lookin' for soul food and a place to eat
Went to the Apollo, you should've seen 'em go go go
They said, "Hey sugar, take a walk on the wild side"
I said, "Hey babe, take a walk on the wild side"
Alright, huh

Jackie is just speeding away
Thought she was James Dean for a day
Then I guess she had to crash
Valium would have helped that bash
She said, "Hey babe, take a walk on the wild side"
I said, "Hey honey, take a walk on the wild side"

And the colored girls say
Doo do doo, doo do doo, doo do doo

SAGARDO EGUNA 2013-09-07

Batzuk joan bestek etorri, jende asko elkartu ginen azkenian, bai eta gure gorputz-barrutiak ondo garbitu ere sagardoaren antioxidatzaile lanari esker.
Nahiz eta Ander indartsu hasi, Asier "Igo bims-dardo txapelketako" irabazlea.



xabi, mañoli, iñigo, asier, mikel, urbi, jon, lide, mailu, tomas, fernando, ander, maite, hibai, beñat, marisa, antton........

LURTE - 2013/07/27

Kaixo lagunak,

2013-ko uztailaren 27an Asierren etxeko afarian, hitz egindakoen artean, bildutakoek ondorengo tokiak proposatu genituen Lurte-ko bidairako.
Idea txiki bat egiteko, ondorengo taulatxoa egin det, bakoitzak pentsa dezan, bai egun kopuru bai diru aldetik eta bai egitekoen aldetik interesgarri edo/ta posible ikusten duen.
Ondo iruditzen bazaizue, urte bukaerako afarian "bozketa garbi" baten bidez, hiru toki aukeratu ditzakegu eta hiru arduradun bidai bakoitza ondo lantzeko. Honela datorren urteko uztaileko afarian aukeratuko genezake bidaia.
Mesedez idatzi toki bakoitzean dauden egitekoak.
 
Egunak
Aurrekontua
Egitekoak…….
Bidaia + hotela
Jan, edan eta…
Bartzelona
4
450 €
 
 
Ibiza
4
450 €
 
 
Estanbul
4
900 €
 
 
Munchen
4
900 €
 
 
Dublin
4
600 €
 
 
New York
6
1.500 €
 
 
Las Vegas
6
1.500 €
 
 
Cuba
6
1.200 €
 
 
Rio de Janeiro
6
1.000 €
 
 
Lisboa
4
300 €
 
 

Beste aukera bat denak egitea, bartzelonatik hasi eta lisboan bukatuta!!!!
Earki bizi

ASIERREN AFARIA

Futbol partidu izugarria eta afari mundiala. eaki pasa genuen.
Eskerrik asko Asier!!!!!
Argazkiak (by Tomas):



ZAZPI TXANGO 2013: IPARLA (UZTAILAK 7)

Zurriolako artzaiak beti bezain ondo gidatuta, trapu zaharra Iparla mendiko tontorra eta "bidekoak" konkistau zituen. Egun zoragarria!!!!
Kontalariaren zain.......



Argazkiak:

Uste duzu gainditu dituzula maldarik gogorrenak, isuri izerdirik latzenak... tontorrera bideko ahalegin berdingabean eta -hara!- neskatxa gaztea ziztuan gora... Eta segidan -otx!- adineko bikotea gandorrean zehar lasterka... Putreek ere aisa erabaki dute - izatekotan- zein izan litekeen bere gaurko hamaiketakoa... Haien itzal luzeak uneoro bidelagun... National Geographic-eko dokumental baterako atondua dirudien emakumeak egin digu gailurreko argazkia. Kaliforniarra Iparlako tontorrean...
Errobi... ur gardenetan freskaldia... Atzera errepidean...
Uste duzu ailegatu zarela munduko bazterrik ezkutuenera, bista ederreneko parajera, mapetan ere ageri ez diren kaminuetan barrena... Ari zara ondo merezitako otorduaz gozatzen eta -ba ote!- gizaseme errusiarra tablet itzultzailea lagun...
Baiki, mundua halako anabasa da, inoizka ordenatua dirudien kaosa... Lesakako bestetakoaren tankerakoa. Non bertan baino Txurrimuski hoberik? Nora bertara baino bisita alegeragorik?

Ibiltariak: ZTX Goi Mendiko Komandoa: ZTx1 (Zeruko Txinpart), ZTx2 (Zatoperentx), ZTx3 (Zortziko Txiki), ZTx4 (Zurriolako Txoro).


 


 

 

 
Earki bizi!!!!!!!
hartzak lasai

Only the lonely

Sortzetik espainiar. Historia nahi den beste makilajez apainduagatik, aurrena indarraren legez eta, ondoren (makilaje hautsak), lege-indarrez. Español jaiotzetik. "Spain is different" ikasi genuen. Beraz,  ez zen euskaldunona "egitate bereizgarri" ("hecho diferencial") bakarra. Español gisa ere, ezberdin munduaren aurrean. Orain Europak berdintzen gaitu, omen. Baina, gure euskal nortasuna aldarrikatzen dugunero, bide bazterrera bultzatzen gaituzte, non ez gaituzten lehenago ezpondatik behera amildu.
Krosak, maratoiak,... eta bizialdi osoak egin beharrean gaude lasterka gure izaerari bultzaka, gure nortasunari  tiraka... "kasaka gorrien" zaintzapean, gizarte gero eta axolagabeago batean? Txapelketatik egotziak... Naturaltzat ematen dugu etxean arrotz bihur gaitzaten. Haatik, erreparatu une batez argazkiari: ez ote ditu gure arrazoiak zuztar sendoak? Baiezkoan gaude.


ZAZPI TXANGO 2013: TXINDOKI (Maiatzak 19)

Nahiz eta gauza haundirik ez ikusi, ez eta txikirik ere, gure artzai "fina"-ri esker, batez ere bere belarri finari esker, trapu zaharra txindokiko tontorreraino aiatu zen.

Argazkiak:
https://www.dropbox.com/sh/39o32ohfs2gy50t/C2wYfnn-Bv
Igandeko beste argazki batzuk:
https://picasaweb.google.com/eribeko/Txindoki20130519?authkey=Gv1sRgCMOo3tbxnf7c7AE#


Laino... Laino artean bizi gara... Laino artean hasten dugu eguna, ametsen lurraldeko gandua gugandik uxatu ezinik... Argien mendera bitarteko Ertaroko garaiari esan ohi diogu "lanbro (edota ilunpeko) aroa"... Lainoa ezjakintasunaren ikur baita, ezkutuko errealitatearena, gezurrarena?... Ezbairik gabe behelainoa izan dugu azken bi urteotako udaberrietan gure txangoetako protagonista nabarmena. Txindokin ere huts egin gabe azaldu zitzaigun eta bidelagun izan genuen uneoro. Lanbro horrek eraginda, geure irudimenean beste zenbait istorio lanbrotsu sortu zen. Tartean, Huitlacotcheri eskaintzen diogun ipuintxo hau. Baina ipuina ote berez? Dena lausotzen du lainoak:

"Jokalari bikainek elkar ezagutzeko duten senari esker, bi erdilari handi elkartu dira ustegabean karrikan eta erretratu bat ateratzea adostu. Garbi ikus daiteke gazteak zaharrari dion miresmena"
























ZAZPI TXANGO 2013: BERIAIN (Apirilak 21)

hartzak lasai
Gure arimen gidariak, gure artzaiak, izena ematen dion herritik abiatuta, hau da Unanutik, ibilbide zoragarriaz gozatu genuen:
Argazkiak:





Sakana... Ergoiena.... Unanu.... Azkeneko toki-izen honek badu esanahirik guretzat. Aurrenekoz zapaldu dugu Beriain erraldoipean den herri ttikia 9:15ak aldera. Argi leuna. Hotz erabatekoa. Haitzari, miraz begira. Egiaz (eta –mendi- hegiaz), ba ote horranzko sarbiderik? Aldapa latzik bada, bego Beriaingoa! Zer da hau: Angliru, Galibier, Mortirolo?... Tamaina hartuta, pauso ttikian, bagoaz gora. Maldaren nolakoari erreparatuta gezurra badirudi ere, azken aldiko ibilaldietan izan ditugunak baino bidaide gehiago ditugu gaur. Tartean, baita mendi-lasterkariren batzuk ere… eneee!!! Ordu t’erdi pasa eman dugu ibilian –harkaitzean zabaldu bide-zidorrean gora- Unanuko Ataka edo Lepora heltzerako. Handik, belaze gozoetan barrena, Ekialde/Hego-Ekialde noranzkoan, San Donato baseliza aldera eta Beriaingo tontorrerantz abiatu gara. Hogei minuturen buruan jo dugu gailurra. Eguraldiak, sanotik ederrera egin du jira. Fresko, hala ere. Bidea desegin ondoren, otordu ederra Arbizun. Solaserako gai-entsalada eldarniozkoa (eskizo-surrealista): Montimozzoloren 7 plazako bugattia, Koroaren gorozkiak (“Las heces –Ezez, Noos- de la Corona”), Marketxeneko Dorrea, Edukiontzi marroirako prestatu omeleta, etab.,… Zoratu egin al zaigu kronikaria? Bai, apika.

Ibiltariak: Un Las-Er Mu-Lat-O

Earki bizi !!

Danzin non habil?

Bazterrotan bazabiltzate Springsteen-zale mordoxka bat eta, hara hemen, zuen guztion pozgarri, sarean aurkitu dudan aho-gozagarri hau:


Aste buru on-ona izan. Bizi uros!!
KUADRILA EGUNA 2013

Larunbatean, hilaren 13a.

20:00etan ferminen hasi eta ...



animatzen zarete?


ZAZPI TXANGO 2013: TOLOGORRI (Martxoak 17)

Argazkiak:



Herren-harria... Elezaharrak dio bertan bermatuta erre ohi zuela zigarroa artzain urgun batek... 9:00ak badira Urduña, Garobel mendilerropean elurretan etzana, begiz  jo dugunean. Errepide bazterrak artean lurmendu gabe. Lendoño Goiti aldera hartu dugu. Tologorri/Iturrigorriko tontorra da 2013ko Zazpi Txangoetako lehendabiziko jomuga. Aldean ditugun ibilbidearen azalpenetan aipatzen den aparkalekua aurkitu ezinak ekarri dizkigu aurreneko zalantzak eta nahasteak. Halako batean, Lendoñon bertan heldu diogu arrasto zuzenari. Aldapa da gero hasieratik duguna! Gogoz ekin diogu eta laster gara -bidatxur beltzean gora- pagadian sartuta. Bide ondoan, han da harritzarra... urrutira giza irudi bat ikusi ote dugun... artzainaren mamua?... Zigarro-kea al da harri gaineko lainoxka?... Ez nahi orduko baina, atera gara basotik. Elurrak eta izotzak hartutako bidexkak, amildegi gain-gainean garamatza... Herrenaren madarikazioa bailitzan, dar-dar menderaezinak bereganatu gaitu... "Menderaezin" izendatzen dugun sentipenak ordea, hura gainditzeko erronkaren aurrean ez al gaitu ipintzen?... Gainditu beharrekoak gaindituta, heldu gara Iturri-gorriko putzura eta, berehala, helmuga dugun Tologorrira. Laino itxia, euria... Itzulerako bide xamurxeago bat aurkitzeko ahalegin antzua... Etorritako lekutik atzera behera ostera. Urduñako bazkari goxoak leundu dizkigu minak eta ezinak. Beriain zain daukagu datorren hilerako.

Zurik eta gorrik pasa ondoren, st.patrick egun borobila pasa genuen:

Para el regreso podemos optar por el mismo camino, o darnos un paseo hasta el portillo de Menérdiga, admirando las peñas de Ungino y Eskutxi, así como el Castro Grande de la Sierra Magdalena, donde se puede observar el Diente del Ahorcado, aguja calcárea separada de la cumbre y escalada por primera vez el 1.934 por Enrique Etxebarrieta. 
Al portillo tardaremos unos 20', donde iniciaremos el descenso hacia Lendoño por sendero bien marcado.




Iñauteriak 2013


Argazki guztiak:

 https://www.facebook.com/media/set/?set=a.475215405871223.105523.100001483030580&type=1&l=fb71478481

ZAZPI TXANGO - 2013

hartzak lasai

Kaixo lagunak,

Asteazkeneko bileran, Zurriolako Plakuba buru, 2013-ko ibilbideak eta egutegia erabaki genituen. Benetan mendi ta ibilbide zoragarriak aukeratutakoak. Animo neska mutilak !!!!!

1.-TOLOGORRI: Martxoak 17
2.-BERIAIN (San Donato): Apirilak (21)
3.-TXINDOKI: Maiatzak 19
4.-IPARLA: Uztailak 7
5.-AUÑAMENDI: Irailak 15
6.-GOIZUETA: Urriak 27
7.-LEKANDA: Azaroak 17




Earki bizi !!!!!