ZAZPI TXANGO 2013: TOLOGORRI (Martxoak 17)

Argazkiak:



Herren-harria... Elezaharrak dio bertan bermatuta erre ohi zuela zigarroa artzain urgun batek... 9:00ak badira Urduña, Garobel mendilerropean elurretan etzana, begiz  jo dugunean. Errepide bazterrak artean lurmendu gabe. Lendoño Goiti aldera hartu dugu. Tologorri/Iturrigorriko tontorra da 2013ko Zazpi Txangoetako lehendabiziko jomuga. Aldean ditugun ibilbidearen azalpenetan aipatzen den aparkalekua aurkitu ezinak ekarri dizkigu aurreneko zalantzak eta nahasteak. Halako batean, Lendoñon bertan heldu diogu arrasto zuzenari. Aldapa da gero hasieratik duguna! Gogoz ekin diogu eta laster gara -bidatxur beltzean gora- pagadian sartuta. Bide ondoan, han da harritzarra... urrutira giza irudi bat ikusi ote dugun... artzainaren mamua?... Zigarro-kea al da harri gaineko lainoxka?... Ez nahi orduko baina, atera gara basotik. Elurrak eta izotzak hartutako bidexkak, amildegi gain-gainean garamatza... Herrenaren madarikazioa bailitzan, dar-dar menderaezinak bereganatu gaitu... "Menderaezin" izendatzen dugun sentipenak ordea, hura gainditzeko erronkaren aurrean ez al gaitu ipintzen?... Gainditu beharrekoak gaindituta, heldu gara Iturri-gorriko putzura eta, berehala, helmuga dugun Tologorrira. Laino itxia, euria... Itzulerako bide xamurxeago bat aurkitzeko ahalegin antzua... Etorritako lekutik atzera behera ostera. Urduñako bazkari goxoak leundu dizkigu minak eta ezinak. Beriain zain daukagu datorren hilerako.

Zurik eta gorrik pasa ondoren, st.patrick egun borobila pasa genuen:

Para el regreso podemos optar por el mismo camino, o darnos un paseo hasta el portillo de Menérdiga, admirando las peñas de Ungino y Eskutxi, así como el Castro Grande de la Sierra Magdalena, donde se puede observar el Diente del Ahorcado, aguja calcárea separada de la cumbre y escalada por primera vez el 1.934 por Enrique Etxebarrieta. 
Al portillo tardaremos unos 20', donde iniciaremos el descenso hacia Lendoño por sendero bien marcado.