ZAZPI TXANGO 2013: BERIAIN (Apirilak 21)

hartzak lasai
Gure arimen gidariak, gure artzaiak, izena ematen dion herritik abiatuta, hau da Unanutik, ibilbide zoragarriaz gozatu genuen:
Argazkiak:





Sakana... Ergoiena.... Unanu.... Azkeneko toki-izen honek badu esanahirik guretzat. Aurrenekoz zapaldu dugu Beriain erraldoipean den herri ttikia 9:15ak aldera. Argi leuna. Hotz erabatekoa. Haitzari, miraz begira. Egiaz (eta –mendi- hegiaz), ba ote horranzko sarbiderik? Aldapa latzik bada, bego Beriaingoa! Zer da hau: Angliru, Galibier, Mortirolo?... Tamaina hartuta, pauso ttikian, bagoaz gora. Maldaren nolakoari erreparatuta gezurra badirudi ere, azken aldiko ibilaldietan izan ditugunak baino bidaide gehiago ditugu gaur. Tartean, baita mendi-lasterkariren batzuk ere… eneee!!! Ordu t’erdi pasa eman dugu ibilian –harkaitzean zabaldu bide-zidorrean gora- Unanuko Ataka edo Lepora heltzerako. Handik, belaze gozoetan barrena, Ekialde/Hego-Ekialde noranzkoan, San Donato baseliza aldera eta Beriaingo tontorrerantz abiatu gara. Hogei minuturen buruan jo dugu gailurra. Eguraldiak, sanotik ederrera egin du jira. Fresko, hala ere. Bidea desegin ondoren, otordu ederra Arbizun. Solaserako gai-entsalada eldarniozkoa (eskizo-surrealista): Montimozzoloren 7 plazako bugattia, Koroaren gorozkiak (“Las heces –Ezez, Noos- de la Corona”), Marketxeneko Dorrea, Edukiontzi marroirako prestatu omeleta, etab.,… Zoratu egin al zaigu kronikaria? Bai, apika.

Ibiltariak: Un Las-Er Mu-Lat-O

Earki bizi !!

Danzin non habil?

Bazterrotan bazabiltzate Springsteen-zale mordoxka bat eta, hara hemen, zuen guztion pozgarri, sarean aurkitu dudan aho-gozagarri hau:


Aste buru on-ona izan. Bizi uros!!
KUADRILA EGUNA 2013

Larunbatean, hilaren 13a.

20:00etan ferminen hasi eta ...



animatzen zarete?