Afaria Gure-Bordan

Datorren urriaren 17arekin (Mendiñanok aldatuta), Mendiñano "chef"-aren ekimenez, afaria izango da Groseko GURE BORDA Elkarte gastronomikoan. Gonbidatzaileak hala eskatuta, adierazitako hitzordura bertaratzeko gonbita zabaldu nahi diogu BIMSTAR orori.
Onlybuztan????
Xehetasunetarako (afalordua, menua, etab.), Mendiñano berarekin jarri kontaktuan.


OHARRA:

"Zazpi Txango"-ri dagokion azken albistean ageri den lehen iruzkinari, honako zehaztapen hauxe: guk dakigula, BIMSTAR guzti-guztiok jaso genituen blog honetan idazteko baimen, pasahitz nahiz jarraibideak. Beraz, gutariko edozeinek eman dezake bere ekimenen berri. Osterantzean, beti dago aukera, beste kideren bati haien berri eman dezan eskatzekoa. Baita olerki ederrak ekartzekoa ere (berriz itzuliko balitz, iragan denbora arrotza...). Bizi uros.