Urte askotarako gure bikingoari 2015/03/30


Hogei eta hemeretzi
Urte betetzear dira:
Hamaika'urteko umeak
Heldu ginen Barandira.
Geroztik zenbat bizipen
Eta zenbat jira-bira,
Elkarren ibilerari
Beti gertutik begira.
Jaio ginen, heldu gara
Aurten gizaldi erdira,
Ez dugu ezer eskatzen,
Halare, aukeran, tira!
Beste mende erdi batez,
Goazen erruz mendira,
Erakutsiaz elkarri 
Egiten diogun mira.

URTE ASKOAN, UME!

Doinua: Habanera



OSTIRAL santua

Kaixo neska-mutilak,

Datorren ostiral santuan, apirilak 3, Pagoetara igo ta Zarautzko Garagardo ferian bazkaltzeko asmoa daukagu. Nahi dezutenak bai bata edo bestera, bai bietara.....................
http://garagardoazoka.info/
Earki bizi

ZAZPI TXANGO 2015: PLENTZIA-ARMINTZA


Azken orduko aldaketa tarteko, txango laburrago batez hasi ditugu aurtengo "HartzaNk Lasai" ibilaldiak. Pasiera lasai eta gozagarrian ibili gara Plentzia eta Armintza (Lemoiz) lotzen dituen bide-zidorrean: paraje ikusgarrietan barrena, Bizkaiko kostako herriak eta itsas-labarrak ezagutuz. Gainera, aurreko urtean bezala, gaurkoan ere bidelagun eta gidari izan dugu Mendebalde urrun honetara aldatu zitzaigun adiskide zaharra eta harekin txolarte atsegina egiteko aukera izan dugu. Etxerako itzuleran, Harriren burutazio egokia: BI-3151 errepidea hartuta, Lemoizko Zentral Nuklearra izatekoa zenaren eraikinak ikusi ahal izan ditugu aurrez aurre. Une batez, memoriak, hogeita hamar urtetik gorako jauzian, garai gatazkatsuagoetara eraman gaitu. Hala eman diogu amaiera egun pasa ederrari.

Bidaztiak: Xapaburua, Harriketarra, Bayleis, Lasaien hartzen duena eta Plakuba.

Zenbait argazki: https://picasaweb.google.com/112660931211808432871/PLENTZIA?authkey=Gv1sRgCPX464KGiOa_cA


hartzaNk lasai

LURTE aurrera

Kaixo lagunak,
Lehendakariaren eskutik, Zurriolako Plakubak irabazitako txapela jaso zuen, iada seigarrena.
Atzokoan ere Lurte-Kita banatu zen, niki eta motxila dotoreak. eskerrik asko AxoQa eta Xanxe lanagatik eta esker mila El Turista sustatzaileari.
Txapuk prestatutako afari goxoa ez degu ahaztuko......
LURTEri buruzko informazio osoa:
https://www.dropbox.com/sh/vrhf8o2x0krpqo1/AADWx3fXv3qvwT4EiWJ9rRa-a?dl=0

 Oraindik hamasei extraLurter gelditzen gera.......animo mutilak.....txapela irabaztera!!!!!

ZORIONAK BRNOKOHORNI!!!

SARRERA ONA IZAN DEZAZULA "L" urten

TXAPELAREN BILA?