Egun borobila......
Argazkiak:
https://www.dropbox.com/sh/vrhf8o2x0krpqo1/AABAylozazbEjQd5G0p4iBBia/20150531%20Zarautz?dl=0
ZAZPI TXANGO 2015: IZARRAITZ, Maiatzak 31
Ibilbide polita benetan,
Ondarbason hasita,
Izarraitz jomuga,
Eguraldi bikaina,
Atean da uda.
Lagun giro ederra,
Zertan egin duda,
Ohartzerako bazkal-
Ordua heldu da.
WIKILOTXOAREN
IPUINTZARRA:
Zestoako
herrigunetik Urolaren arroa zeharkatzen duen zubi zaharreraino jaitsiko gara.
Justu bestaldeko ertzean, merezi du
erreparatzea 1792. urteko Lauiturri deritzan iturri monumentuari.
Ekaingo kobazuloaren errepikara doan bidegurutzea eskuinetara utzita, aldapa
estu bati ekingo diogu eta, lau bat kilometroren buruan, Ondarbaso baserrian
izango gara (469 m.).
Autoa,
baserrira iritsi aurreko zabalguneren batean uztea komeni da, bertan bizi
direnei eragozpenik ez sortzeko. Apurka goitituz doan pista zabal batetik joko
dugu aurrera, epe laburrean bidegurutze batera heltzeko (10 min.). Puntu
honetan ikusiko dugu zenbait ibilbide balizatu iradokitzen dituen
seinaleztapena. Proposamen horiei jaramonik egin gabe, zuzen joko dugu
konifero-basoan barneratuko gaituen bidezidor pikoan gora. Ezkerretara nabarmen
eginda, langa bat igaro eta pista berri batera azalduko gara. Hartatik ibiliko
gara zenbait minutuz, piskaka nola estutzen den ikusi eta, langa berri bat
gaindituta, beste pista batera heldu arte (15 min.).
Pista zabal
honetatik eroso jarraituko dugu, aurki azalduko zaigun norabide aldaketa
garrantzitsuari arreta jarrita. 180º-ko jira eginez, ordura arte dakargun
bideari ezker aldera zabaltzen zaion adarra hartuko dugu. Haitz zapal batean
pintatutako seinalea izango da Izarraitzen gainalderanzko bide zuzenean
gabiltzan baieztapena. Ezker-eskuin, sigi-sagaka, garaiera handiko konifero
basoan gora goaz orain.
Bidea,
harrian zizelkaturiko bide-zidor ikusgarri bihurtuko da, noiz altuago, noiz
dotoreago. Bide bazterrean, borda baten aurriak ikusiko ditugu. Altzifre
basotxoa atzean utzi eta eremu zabal batean agertuko gara. Aurrez aurre, Kakuta
eta Aizpeltzeko gainak lotzen dituen gandor apalaren ikusmira dugu. Haren
azpialdetik egingo dugu gero itzulerako bidea.
Zabaldi
batera ailegatuta, zidorraren lorratza lausotu egingo da une batez. Piska bat
gorago, ostera aurkituko dugu karaitz bloke handiek eratu oinarriaren gainean
sendo finkatua. Segidako bide-zatia zinez da zoragarria, bere antzinatasunak halako
kutsu bat ematen baitio. Noizik eta behin, ekaitzek erauzitako zuhaitzek bidea
oztopatuko digute.
Galtzada
atsegin honetan aurrera goazela, bihurgune batera heldutakoan, gure ezkerretako
eremua zabaldu egiten dela ikusiko dugu. Gora so eginez gero, Erlo gaineko
gurutzea bistaratuko zaigu. Nabarmen ageri den bidea utzi gabe, laster gara tontorrean.
Erloko
tontorra (1027 m - 1 h. 40 min.).
Begirada Urola ibarreraino jausiko zaigu. Ifar aldean, aldiz,
karaitzezko kontrahorma itxuratzen duten kostaldeko mendikate malkartsuak altxatzen
dira.
( ... ) I.
O.: Itzulerako bideari dagozkion pasarteak, ezabatu egin dira.
© Antxon
Iturriza "Aizpel" ("ibiliz ibili", Gara; Naiz: 2007/04/11 -
"Erlo desde Zestoa : la vertiente olvidada" izenburupean gaztelaniaz
argitaratua; Zurriolako Plakubaren itzulpen librea)
Argazkiak:
https://www.dropbox.com/sh/vrhf8o2x0krpqo1/AABAylozazbEjQd5G0p4iBBia/20150531%20Zarautz?dl=0
hartzan/k lasai
DUBLIN`S THIRTEEN
Antolaketa lanak primerakoak, H2O2 ere agur esatera etorri zitzaigun....
"llegar y besar el santo".....jan, edan, musika.......
"llegar y besar el santo".....jan, edan, musika.......
Txapela banaketa ere izan zen,
Dublingo pub zaharrena eta "santuena" ikusi ta gero....the celt....
espuela hartu aurretik....
Guiness forever.......
Lurterrak.....
Irish coffee eta Molly Malone
Batzuk Charlatans-en kontzertuan, besteak istilutan sartzen pinta erdiak eskatzeagatik,
Jameson whiskey earra,
Azken arratsaldea The Duke-etik O'Neils-era nahiko lainotuta..........donaghue.....ernesto...........
Aupa Gogarty!!!!!!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)