ZAZPI TXANGO 2015: GOIZUETA - URRIAK 25

Aupa neska-mutilak,
Tradizio berrien hasiera izan genuen...............egun borobila beste behin.....
Argazkiak:
https://picasaweb.google.com/eribeko/Goizueta20151025?authkey=Gv1sRgCI3x0sqC2PnAIQ
hartzan/k lasai

Nobedadea pranko izan da
Goizuetako txangoan,
"Tamalez" ere gure artean
Izan baitugu behingoan.
Argazki bitxi bat behar-eta:
Bi eskuak "mondongoan",
Mokadua're ohiko lekuan (bis)
Ezin hartu oraingoan.

Arano bistan, asto txikiak
Hartu du gure bidea,
Somatu baitu gutakoren bat
Zuela bere kidea. 
Nahiko bazenu nor den ikusi
Asto horren ahaidea,
Argazkietan begiratuta (bis),
Egizu zeure idea.

Herrian bertan, errematea:
ez zen behar beste dutxa!
Eskarmentuak erakusten du,
Nola gainditu zaputza.
Urumeako ur "epeletan"
garbitu dugu gorputza:
Gazte-gazteak ez izan arren (bis),
Geu gara adore hutsa!


Earki bizi