ZARAUTZEN Bazkaria. Maiatzak 28


Mendian gora egin ahala, lainopean ezkutaturik ageri da itsas bazterra. Kantauri itsasoa, erreakzio kimiko batek eraginda, apar bilakatu bailitzan…

Pagoetako guruz bidean errosario santua errezatzen somatu ditu Zurriolako Plakubak, Eribeko Zortzikoa eta Muruako Harriet, azken honen aitak landutako gurutzearen aurrean. Oiassoko dama, lekuko...

Erronka latza gaur lau kaskarinek dutena Urdanetako frontoian.

Jai-Alaiko Ezkerra, bere buruarekiko ohiko konfiantza erakutsiz, lasai ageri da. Danel txikia frontoiaren atzealdera laguntzen duen bitartean, oinazpian zerk heldu zion azaltzeko eskatu dio: “Xabiroiak”, erantzun du umeak. “Eta zerekin sendatzen da xabiroiaren heldua?”, “Halako eta halako gozokirekin”.

Irriz segitu dio elkarrizketari Zurriolako Plakubak. Berau izango da Ezkerraren bikotekidea gaurko partidan.

Frontisean, aldiz, eginahalean dabiltza aurkariak -Eribeko Zortzikoa eta Muruako Harriet- eskuak berotzen eta errezoak berritzen.

Emazte eta umeek, komeni bezala, beren opilari su. Lau jokalari xaharren balentriei sobera erreparatu gabe, elkarrizketari zein jolasari heldu diete.

Bero sapa. Frontoiko lanak izerdi patsetan amaitu dituzte, bikote bakoitzak partida bana irabazita.

Segidan, merezitako tragoa eta txorixo-festa Izarra tabernan. Non hoberik halako izarrak?

Izetatarrenean, eguneko egiazko erronka. Lagun berrien ailegaera. Bazkari bikaina. Zarautzko hitzordua, beste urte batez, arrakastaz kitatua.

(ZP)


Egun polita benetan.......pagoetara txangoa, elurzulo, gandor, "via crucis",............urdanetako "desafioa" ta "txorixo-pintxoak".......izetako bazkaria.........eskupilota finala.......
Earki bizi