KUADRILA EGUNA 2013
Larunbatean, hilaren 13a.
20:00etan ferminen hasi eta ...
animatzen zarete?
ZAZPI TXANGO 2013: TOLOGORRI (Martxoak 17)
Argazkiak:
Herren-harria... Elezaharrak dio bertan bermatuta erre ohi zuela zigarroa artzain urgun batek... 9:00ak badira Urduña, Garobel mendilerropean elurretan etzana, begiz jo dugunean. Errepide bazterrak artean lurmendu gabe. Lendoño Goiti aldera hartu dugu. Tologorri/Iturrigorriko tontorra da 2013ko Zazpi Txangoetako lehendabiziko jomuga. Aldean ditugun ibilbidearen azalpenetan aipatzen den aparkalekua aurkitu ezinak ekarri dizkigu aurreneko zalantzak eta nahasteak. Halako batean, Lendoñon bertan heldu diogu arrasto zuzenari. Aldapa da gero hasieratik duguna! Gogoz ekin diogu eta laster gara -bidatxur beltzean gora- pagadian sartuta. Bide ondoan, han da harritzarra... urrutira giza irudi bat ikusi ote dugun... artzainaren mamua?... Zigarro-kea al da harri gaineko lainoxka?... Ez nahi orduko baina, atera gara basotik. Elurrak eta izotzak hartutako bidexkak, amildegi gain-gainean garamatza... Herrenaren madarikazioa bailitzan, dar-dar menderaezinak bereganatu gaitu... "Menderaezin" izendatzen dugun sentipenak ordea, hura gainditzeko erronkaren aurrean ez al gaitu ipintzen?... Gainditu beharrekoak gaindituta, heldu gara Iturri-gorriko putzura eta, berehala, helmuga dugun Tologorrira. Laino itxia, euria... Itzulerako bide xamurxeago bat aurkitzeko ahalegin antzua... Etorritako lekutik atzera behera ostera. Urduñako bazkari goxoak leundu dizkigu minak eta ezinak. Beriain zain daukagu datorren hilerako.
Zurik eta gorrik pasa ondoren, st.patrick egun borobila pasa genuen:

Para el regreso podemos optar por el mismo camino, o darnos un
paseo hasta el portillo de Menérdiga, admirando las peñas de Ungino y Eskutxi,
así como el Castro Grande de la Sierra Magdalena , donde se puede observar el
Diente del Ahorcado, aguja calcárea separada de la cumbre y escalada por
primera vez el 1.934 por Enrique Etxebarrieta.
Al portillo tardaremos unos 20', donde iniciaremos el descenso
hacia Lendoño por sendero bien marcado.
Iñauteriak 2013
Argazki guztiak:
https://www.facebook.com/media/set/?set=a.475215405871223.105523.100001483030580&type=1&l=fb71478481
ZAZPI TXANGO - 2013
hartzak lasai
Kaixo lagunak,
Asteazkeneko bileran, Zurriolako Plakuba buru, 2013-ko ibilbideak eta egutegia erabaki genituen. Benetan mendi ta ibilbide zoragarriak aukeratutakoak. Animo neska mutilak !!!!!
1.-TOLOGORRI: Martxoak 17
2.-BERIAIN (San Donato): Apirilak (21)
3.-TXINDOKI: Maiatzak 19
4.-IPARLA: Uztailak 7
5.-AUÑAMENDI: Irailak 15
6.-GOIZUETA: Urriak 27
7.-LEKANDA: Azaroak 17
Earki bizi !!!!!

Zarautz2009
Ane Loreri eskerrak emateko (ezin izan dut Bimskarira igo. Agian, administratzaile nagusiak lortuko du).
ASTEGUNEKO AFARIAK
Bederatzigarren biktima

"Puntu konkretu batetan bere poltsako kargamentua hustutzen zuen eta aurrera jarraitzen zuen hiriko neoizko gauean galduz. Zabortegiaren mugara iritsi bezain pronto linterna baten argiak itsutu zuen.
- Altxa besoak! Polizia!
Jose choloak poltsa erortzen utzi eta korrikari ekin zion. Poltsatik emakume baten burua atera zen linternaren argitan irribarre makabroa eginez. Zankadila jarri zion inspektoreetariko batek, beste batek eskumuturrekoak estutu zizkion.
Urde zikina! Putakumea!! - garraisi egin zion hirugarren batek.
Eta bijilantzia taldea osatzen zuten bost polizien artean egurtu zuten Jose. Kolpe batek bere sudur txapala hautsi zion. Beste batek bost hortz saltarazi. Barrabilak birrindu zizkion beste batek. Saihetsezurrak hautsi zitzaizkion kolpeen pean. Eta gorputza ubelduraz josia zuela iritsi zen komisaldegira."
Bederatzigarren biktima. Odolaren usaina - Mikel Antza. Susa, 1987.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)