ZAZPI TXANGO 2013: IPARLA (UZTAILAK 7)

Zurriolako artzaiak beti bezain ondo gidatuta, trapu zaharra Iparla mendiko tontorra eta "bidekoak" konkistau zituen. Egun zoragarria!!!!
Kontalariaren zain.......



Argazkiak:

Uste duzu gainditu dituzula maldarik gogorrenak, isuri izerdirik latzenak... tontorrera bideko ahalegin berdingabean eta -hara!- neskatxa gaztea ziztuan gora... Eta segidan -otx!- adineko bikotea gandorrean zehar lasterka... Putreek ere aisa erabaki dute - izatekotan- zein izan litekeen bere gaurko hamaiketakoa... Haien itzal luzeak uneoro bidelagun... National Geographic-eko dokumental baterako atondua dirudien emakumeak egin digu gailurreko argazkia. Kaliforniarra Iparlako tontorrean...
Errobi... ur gardenetan freskaldia... Atzera errepidean...
Uste duzu ailegatu zarela munduko bazterrik ezkutuenera, bista ederreneko parajera, mapetan ere ageri ez diren kaminuetan barrena... Ari zara ondo merezitako otorduaz gozatzen eta -ba ote!- gizaseme errusiarra tablet itzultzailea lagun...
Baiki, mundua halako anabasa da, inoizka ordenatua dirudien kaosa... Lesakako bestetakoaren tankerakoa. Non bertan baino Txurrimuski hoberik? Nora bertara baino bisita alegeragorik?

Ibiltariak: ZTX Goi Mendiko Komandoa: ZTx1 (Zeruko Txinpart), ZTx2 (Zatoperentx), ZTx3 (Zortziko Txiki), ZTx4 (Zurriolako Txoro).


 


 

 

 
Earki bizi!!!!!!!
hartzak lasai

Only the lonely

Sortzetik espainiar. Historia nahi den beste makilajez apainduagatik, aurrena indarraren legez eta, ondoren (makilaje hautsak), lege-indarrez. Español jaiotzetik. "Spain is different" ikasi genuen. Beraz,  ez zen euskaldunona "egitate bereizgarri" ("hecho diferencial") bakarra. Español gisa ere, ezberdin munduaren aurrean. Orain Europak berdintzen gaitu, omen. Baina, gure euskal nortasuna aldarrikatzen dugunero, bide bazterrera bultzatzen gaituzte, non ez gaituzten lehenago ezpondatik behera amildu.
Krosak, maratoiak,... eta bizialdi osoak egin beharrean gaude lasterka gure izaerari bultzaka, gure nortasunari  tiraka... "kasaka gorrien" zaintzapean, gizarte gero eta axolagabeago batean? Txapelketatik egotziak... Naturaltzat ematen dugu etxean arrotz bihur gaitzaten. Haatik, erreparatu une batez argazkiari: ez ote ditu gure arrazoiak zuztar sendoak? Baiezkoan gaude.


ZAZPI TXANGO 2013: TXINDOKI (Maiatzak 19)

Nahiz eta gauza haundirik ez ikusi, ez eta txikirik ere, gure artzai "fina"-ri esker, batez ere bere belarri finari esker, trapu zaharra txindokiko tontorreraino aiatu zen.

Argazkiak:
https://www.dropbox.com/sh/39o32ohfs2gy50t/C2wYfnn-Bv
Igandeko beste argazki batzuk:
https://picasaweb.google.com/eribeko/Txindoki20130519?authkey=Gv1sRgCMOo3tbxnf7c7AE#


Laino... Laino artean bizi gara... Laino artean hasten dugu eguna, ametsen lurraldeko gandua gugandik uxatu ezinik... Argien mendera bitarteko Ertaroko garaiari esan ohi diogu "lanbro (edota ilunpeko) aroa"... Lainoa ezjakintasunaren ikur baita, ezkutuko errealitatearena, gezurrarena?... Ezbairik gabe behelainoa izan dugu azken bi urteotako udaberrietan gure txangoetako protagonista nabarmena. Txindokin ere huts egin gabe azaldu zitzaigun eta bidelagun izan genuen uneoro. Lanbro horrek eraginda, geure irudimenean beste zenbait istorio lanbrotsu sortu zen. Tartean, Huitlacotcheri eskaintzen diogun ipuintxo hau. Baina ipuina ote berez? Dena lausotzen du lainoak:

"Jokalari bikainek elkar ezagutzeko duten senari esker, bi erdilari handi elkartu dira ustegabean karrikan eta erretratu bat ateratzea adostu. Garbi ikus daiteke gazteak zaharrari dion miresmena"
























ZAZPI TXANGO 2013: BERIAIN (Apirilak 21)

hartzak lasai
Gure arimen gidariak, gure artzaiak, izena ematen dion herritik abiatuta, hau da Unanutik, ibilbide zoragarriaz gozatu genuen:
Argazkiak:





Sakana... Ergoiena.... Unanu.... Azkeneko toki-izen honek badu esanahirik guretzat. Aurrenekoz zapaldu dugu Beriain erraldoipean den herri ttikia 9:15ak aldera. Argi leuna. Hotz erabatekoa. Haitzari, miraz begira. Egiaz (eta –mendi- hegiaz), ba ote horranzko sarbiderik? Aldapa latzik bada, bego Beriaingoa! Zer da hau: Angliru, Galibier, Mortirolo?... Tamaina hartuta, pauso ttikian, bagoaz gora. Maldaren nolakoari erreparatuta gezurra badirudi ere, azken aldiko ibilaldietan izan ditugunak baino bidaide gehiago ditugu gaur. Tartean, baita mendi-lasterkariren batzuk ere… eneee!!! Ordu t’erdi pasa eman dugu ibilian –harkaitzean zabaldu bide-zidorrean gora- Unanuko Ataka edo Lepora heltzerako. Handik, belaze gozoetan barrena, Ekialde/Hego-Ekialde noranzkoan, San Donato baseliza aldera eta Beriaingo tontorrerantz abiatu gara. Hogei minuturen buruan jo dugu gailurra. Eguraldiak, sanotik ederrera egin du jira. Fresko, hala ere. Bidea desegin ondoren, otordu ederra Arbizun. Solaserako gai-entsalada eldarniozkoa (eskizo-surrealista): Montimozzoloren 7 plazako bugattia, Koroaren gorozkiak (“Las heces –Ezez, Noos- de la Corona”), Marketxeneko Dorrea, Edukiontzi marroirako prestatu omeleta, etab.,… Zoratu egin al zaigu kronikaria? Bai, apika.

Ibiltariak: Un Las-Er Mu-Lat-O

Earki bizi !!

Danzin non habil?

Bazterrotan bazabiltzate Springsteen-zale mordoxka bat eta, hara hemen, zuen guztion pozgarri, sarean aurkitu dudan aho-gozagarri hau:


Aste buru on-ona izan. Bizi uros!!