ZAZPI TXANGO 2018: MUNDAKA - KORTEZUBI (martxoak 11)

Aupa neska-mutilak,
2018-ko lehenengo txangoa, bizkaiko kostaldearen jarraipena, Mundakatik Kortezubira, gernikako arbola santuarekin hamabitakoa hartuta.
Jatetxean tokia hartu behar degu, kotxeak........
Egun polita benetan,
Argazkiak: https://photos.app.goo.gl/1K1CUi95EhDtvLSF3
hartzak lasai

MAHASTI KROSA!

Pierras Arpoilari sendiak sekulako korrikaldia prestatu ziguten igandean, bizirautea lortzen zuenak hamaiketako izugarria dastatzeko aukera zuen gainera!!! Egun polita bezain gogoRRA!!!



AUPA GAZTEAK!!!

hartzak lasai - ZAZPI TXANGO 2018: egutegia

Aupa neska-mutilak,
Hartzak lasai taldeko kideek adostuta "Minako batzordean", 2018-rako zazpi txangoen egutegia honako hau daukagu:
-Martxoak 11 - "Laidatik Eara" (bizkaian)
-Apirilak 22 - Andarto-Aumategi (gipuzkoan)
-Maiatzak 20 - Mondarrain ("Arranomendi")  (iparralden)
-Ekainak 10 - Lekanda (bizkaian)
-Uztaiak 8 - Peñalta (araban)
-Irailak 30 - Hiru Errege Mahaia (nafarroan)
-Urriak 28 - Goizueta (nafarroan)
hartzak lasai

ZAZPI TXANGO 2018: AFARIA (2018/01/31)

Aupa neska-mutilak:
2018-ko zazpi txangoen egitaraua egiteko asmoz, Mina sagardotegian afaltzera elkartuko gera, urtarrilak 31n.
Deialdi irekia da lagunartean sagardotegian afaltzera etorri nahi duenarentzat.
Mesedez lehen bait lehen izena eman.
hartzak lasai

SAN SILVESTRE 2017

Aupa lagunak,
Zorionak "gure" korrikalarieri!!!!
*111*Jon Marquet Imaz--------------29:47
*340*Maddi Marquet Ferran--------33:49
*654*Maite Telleria Ostolaza-------37:24
*727*Tomas Murua Eizagirre-------38:01
*905*Iñigo Telleria Ostolaza--------39:23
*1189*Jose Ignacio Telleria---------41:26
*2717*Ane Elosegi Capellan--------50:11
*2871*Unai Elosegi Insausti--------51:07
*2872*Paul Elosegi Insausti---------51:07
*3589*Elixabete Elosegi Capellan--59:55
Earki bizi!!!!

ZAZPI TXANGO 2017: TXARDEKAGAINA, Urriak 1

Txardekagainako bigarren saioa berriz ere lainotsua izan zen. Nahiz eta ibilbide hasieran, orhi, otsogorrigaina ta txardekagainako bi tontorrak garbi ikusi, lainotzen joan zen ta bidea itsu-itsu egin genuen, ipar-orratza ta wikitrackaren laguntzaz. Otsogorrigaina gainditu ta gero, Txardekagainako lehenengo tontorrera igo ginen, bigarren tontorra hirugarren saiorako utzita.
Otsagabia, bezperako afaria ta igandeko bazkaria zoragarriak (espuela barne).
Argazkiak: https://photos.app.goo.gl/BLuzd1MyZfjTdIFC3
hartzak lasai