Herren-harria... Elezaharrak dio bertan bermatuta erre ohi zuela zigarroa artzain urgun batek... 9:00ak badira Urduña, Garobel mendilerropean elurretan etzana, begiz jo dugunean. Errepide bazterrak artean lurmendu gabe. Lendoño Goiti aldera hartu dugu. Tologorri/Iturrigorriko tontorra da 2013ko Zazpi Txangoetako lehendabiziko jomuga. Aldean ditugun ibilbidearen azalpenetan aipatzen den aparkalekua aurkitu ezinak ekarri dizkigu aurreneko zalantzak eta nahasteak. Halako batean, Lendoñon bertan heldu diogu arrasto zuzenari. Aldapa da gero hasieratik duguna! Gogoz ekin diogu eta laster gara -bidatxur beltzean gora- pagadian sartuta. Bide ondoan, han da harritzarra... urrutira giza irudi bat ikusi ote dugun... artzainaren mamua?... Zigarro-kea al da harri gaineko lainoxka?... Ez nahi orduko baina, atera gara basotik. Elurrak eta izotzak hartutako bidexkak, amildegi gain-gainean garamatza... Herrenaren madarikazioa bailitzan, dar-dar menderaezinak bereganatu gaitu... "Menderaezin" izendatzen dugun sentipenak ordea, hura gainditzeko erronkaren aurrean ez al gaitu ipintzen?... Gainditu beharrekoak gaindituta, heldu gara Iturri-gorriko putzura eta, berehala, helmuga dugun Tologorrira. Laino itxia, euria... Itzulerako bide xamurxeago bat aurkitzeko ahalegin antzua... Etorritako lekutik atzera behera ostera. Urduñako bazkari goxoak leundu dizkigu minak eta ezinak. Beriain zain daukagu datorren hilerako.
Zurik eta gorrik pasa ondoren, st.patrick egun borobila pasa genuen:
Para el regreso podemos optar por el mismo camino, o darnos un
paseo hasta el portillo de Menérdiga, admirando las peñas de Ungino y Eskutxi,
así como el Castro Grande de la Sierra Magdalena , donde se puede observar el
Diente del Ahorcado, aguja calcárea separada de la cumbre y escalada por
primera vez el 1.934 por Enrique Etxebarrieta.
Al portillo tardaremos unos 20', donde iniciaremos el descenso
hacia Lendoño por sendero bien marcado.
Zer esan nahi du horrek? Ez ginela Menerdigako lepora heldu? Eguraldi hobearekin joango al gara ikertzera berriz, komentuko moja zentralitadunei bisita eginez? Argazki dotoreak... Ondo izan, potto!
ResponderEliminarJoer ....... Nora joan zineten???? Everestera?????
ResponderEliminarAsier
ia, ia, eta ia ia parapenten jaitsi !!!!!!!
ResponderEliminarkuriosidadea neukan jakiteko nundikan ibili giñen. Nere ustez ez zitzaigun asko falta, hala ere igandean ez ziren gauzak argazkian bezain garbi ikusten!!!! Egun oso polita pasa genuen. Kontakizuna beti bezain dotore eta adierazgarria!!!! "San Donato" gure zai.......
ResponderEliminarLan bikaina bi argazkilariena... Eskerrik anitz bioi!!
ResponderEliminarAurten "high level"ekin hasi dugu, mendian, argazki... eta pintak hartzen ere, noski !!!!!!
ResponderEliminar