URTE BUKAERAKO AFARIA

Kaixo lagunak,
Aurten urte bukaerako afaria abenduak 26 larunbatean ospatuko degu, alde zaharreko Gandarias jatetxean. Joateko asmoa daukazutenak, izena eman lehen bait lehen, mesedez. Eskerrik asko.
Txapela buruan ta afaldu lagunen inguruan.
 Aukeran eman dizkiguten menuak:

Earki bizi

1982. URTEAN GARA.......................

-1982ko udaberria degu (Realak liga irabaztear dago eta Itoizek kontzertu ikusgarria anoetako frontoian eskeintzear), santo tomas lizeoko olinpiadetan, futboleko final laurdenetan 3.C eta 3.D aurrez aurre:

-Partidoaren aurreko astean, lizeoan egunero ohiu haundik aitzen ziren:
"terceroD, terceroD, SKINBONBORIBORIBORIYEAH!!!!!!!"

-Partidoaren ondoren, juan gartziak bultzatuta 3.C-koek bertsotan:
Earki bizi

Izkinbonbori eginez dator,
Izkinatik Eribeko,
Adinarekin jarriak gaude
Oroimenaren meneko. 
Adiskidea, erreparatu
Iraganari hobeto;
Kontakizuna ez ipintzeko,
Nahitara, hire aldeko (bis).

Otzara zabal-sakona duzu,
Memoriaren altzoa,
Jasoko dizu egia edo
Gezurrezko ipuintxoa.
Arrenka nator lagun zaharrari,
Aitortu “tocomocho”-a:
Ez al zuen jan gure Lehoiak,
Zuen taldeko Otsoa? (bis)
 

Bertsolaritan ez ginen eskas
Ezinbonboriko gelan,
“Kortabarriya” erriman jarriz
“Silla” berbagaz arbelan.
Akaso, berak, erantzungo du
Ohikoa duen tankeran:
Umore beltza, dosi txikian,
gehituta saltsan, aukeran. (bis)

Plakuba (3. D): Bizi!


ZAZPI TXANGO 2015: OKORO (2015/11/08)


ANTIKLINALAK, SINKLINALAK ETA ERIBEKOAREN DIAGONALA

Antiklinalak igo aurrena,
Ta eskas irudituta,
Gure orkestra zuzendariak
Astindu bere batuta:
"Sinklinal hauxe jaitsiko dugu,
Sakoneraino sartuta.
Gero zuloan ikusiko dut (bis)
Nondik jarraitu erruta".

Sakonik bada, sakona gero!
Sinklinalaren zuloa,
Sasi-sastrakek, mendizaleoi,
Ezin galarazi loa. 
Behin sakonean burua jaso:
"A zer nolako mailoa!"
Aurrez aurreko paretari so, (bis)
isuri nuen malkoa.

Zortziko, aldiz, ohiko patxadaz,
Lurrean iparrorratza:
"Oraintxe bertan aurkituko dut,
Segiko dugun lorratza".
Bizkar-zorrotik atera ditu
Papera eta arkatza:
"Diagonal hau eginez gero, (bis)
Gaindituta malda latza".

Horrela, beraz, asmatua da
"Eribekoaren marra";
Diagonala izanagatik, 
Ez zen, berez, hain kaskarra:
Itzulera motz, laburragoa;
Pikoa baina, azkarra.
Kepak esana: "Gure ttikia, (bis)
bera da eta bakarra".

Halako moduz ibili gara
Iruritan hiru zoro,
Haize hegoa, zoramenean,
Bat etorrita osoro.
Pentsatu gabe, bide bat utzi
Eta beste bat idoro.
Nork daki berriz urratuko den (bis)
"Eribekoren Okoro". 


Zaldi egun zoragarria, haizetsua, joatekoa "bidetik", bueltakoa "RA".....ta ohi bezala "bazkari-merienda".......ederki borobilduta garagargo batzurekin.
Argazkiak:
https://picasaweb.google.com/eribeko/Okoro20151108?authkey=Gv1sRgCLif_azs_5OxDw#


hartzan/k lasai

ZAZPI TXANGO 2015: GOIZUETA - URRIAK 25

Aupa neska-mutilak,
Tradizio berrien hasiera izan genuen...............egun borobila beste behin.....
Argazkiak:
https://picasaweb.google.com/eribeko/Goizueta20151025?authkey=Gv1sRgCI3x0sqC2PnAIQ
hartzan/k lasai

Nobedadea pranko izan da
Goizuetako txangoan,
"Tamalez" ere gure artean
Izan baitugu behingoan.
Argazki bitxi bat behar-eta:
Bi eskuak "mondongoan",
Mokadua're ohiko lekuan (bis)
Ezin hartu oraingoan.

Arano bistan, asto txikiak
Hartu du gure bidea,
Somatu baitu gutakoren bat
Zuela bere kidea. 
Nahiko bazenu nor den ikusi
Asto horren ahaidea,
Argazkietan begiratuta (bis),
Egizu zeure idea.

Herrian bertan, errematea:
ez zen behar beste dutxa!
Eskarmentuak erakusten du,
Nola gainditu zaputza.
Urumeako ur "epeletan"
garbitu dugu gorputza:
Gazte-gazteak ez izan arren (bis),
Geu gara adore hutsa!


Earki bizi





URRIKO TXAPELDUNAK

Aupa karkamalak,
Urriko txapeldun berriak omentzeko asmoz AFARIA datorren Urriak 10 larunbatean . Mesedez, lehen bait lehen konfirmau joatekoak zeratenak, nahi dezuten komunikabidez.
Afariaren aurretik, nahi dezutenak parte hartu dezakezute Anoetan egingo degun X x 400 metroko erreleboan.
Earki bizi

ZAZPI TXANGO 2015: TOLOÑO (2015/09/20)

Asteburu borobila..........

Toloñora bidean
mahasti nahiz baso,
Leku ederragorik
ba al da, akaso?
Bazterrera lagata
hainbeste arazo,
Tontorretik begira:
lainozko itsaso.
Ardoa ere ona
suertatu zen, oso!

Argazkiak:
https://picasaweb.google.com/eribeko/Tolono20150920?authkey=Gv1sRgCKn7r9P809bIsgE

Argazkiak:
https://www.dropbox.com/home/Argazkiak

 
 
hartzak lasai
 
Help akademian diotenez, bimskarian sartu, notizi bat irakurri eta iruzkin xinple bat idazteak, gehienez zure denbora baliotsuaren pare bat minutu kenduko dizkizu.


ASIERren etxekoa (2015/07/25)

Santiago eguna........beti bezala plan earra, futbola eta krixton afaria Asier eta MºKarmenen etxean.
Futbolean lehenengo zatia errez talde "gazte" txuriarentzat, 6-2, baina bigarrenean 4 minutu faltan urdinak 8-7-ra urbildu ziren.....azkenean huts pare bat ta 10-7, penaltietan kolorerik ez.
Afaria eta etxea zoragarriak, "kopak" ere bai, solasaldian kontu zaharrak eta berrik........Txapela banaketa.........egun borobila.
Eskerrik asko Asier!
Earki bizi

LESAKA 2015 - Uztailak 10

Kaixo lagunak,
Urte osoa daramazute egun honen zain, Lurteak merezi bezala ospatzearren, txurrimuski, solysombra, dick..........
Beno taldetxoa osatzen badegu, Lesakako Casino jatetxean uztailak 10 ostiralean bazkatzeko tokia hartzeko asmoa daukat. beraz mesedez lehen bait lehen erantzun ezazue.
Norbaitek nahi izango balu, lotarako oheak hartuko nituzke.
Earki bizi


LURTE

Kaixo karkalagunak,

Urtera aurrera doa ta iada erdiak baino gehiago lurteratu zarete. Beno, ospatzeko egitarauan oraindik ekintza "pilloa" geratzen zaizkigu eta gaur ekintza baten berri eman nahi dizuegu. Lurteko antolakuntza batzordeak, bere noizbehinkako azken bileran erabakita, honako hau proposatu nahi dizue;

Urriak 17 larunbatean: Urriko urtebetetzeak ospatzeko 4x400 erreleboa eta ondoren poteotxoa ta AFARIA.

Ondoren gogoratzen dizkizuegu datozen ekintzak:

-Ekainak 28: Donostiako triatloia
-Ekainak 28-29: Igeldoko festak
-Uztailak 10: Lesakako Sanferminak
-Uztailak 12: Iruñan San ferminak, egun pasa.
-Uztailak......: Le Tour
-Uztailak 19: Zazpi Txango 2015, Anboto
-Uztailak 25: Futbol 7 + Asierren afaria.
-Uztailak 24-25: Astigarragako festak.
-Uztailak 31: Loiolako Saniñaxioak.
-Abuztuak10: Piraten abordaia
-Abuztuak.....: Aste nagusiko afaria.
-Irailak 5: Sagardo eguna
-Irailak 12: Hernani.Goizueta desafioa (Koff-Zaharrak)
........................................
Earki bizi


ZARAUTZKO BAZKARIA, maiatzak 31

Egun borobila......

Argazkiak:
https://www.dropbox.com/sh/vrhf8o2x0krpqo1/AABAylozazbEjQd5G0p4iBBia/20150531%20Zarautz?dl=0

 

ZAZPI TXANGO 2015: IZARRAITZ, Maiatzak 31


Ibilbide polita benetan,


Ondarbason hasita,

Izarraitz jomuga,
Eguraldi bikaina,
Atean da uda.
Lagun giro ederra,
Zertan egin duda,
Ohartzerako bazkal-
Ordua heldu da.

WIKILOTXOAREN IPUINTZARRA:

Zestoako herrigunetik Urolaren arroa zeharkatzen duen zubi zaharreraino jaitsiko gara. Justu bestaldeko ertzean, merezi du  erreparatzea 1792. urteko Lauiturri deritzan iturri monumentuari. Ekaingo kobazuloaren errepikara doan bidegurutzea eskuinetara utzita, aldapa estu bati ekingo diogu eta, lau bat kilometroren buruan, Ondarbaso baserrian izango gara (469 m.).

Autoa, baserrira iritsi aurreko zabalguneren batean uztea komeni da, bertan bizi direnei eragozpenik ez sortzeko. Apurka goitituz doan pista zabal batetik joko dugu aurrera, epe laburrean bidegurutze batera heltzeko (10 min.). Puntu honetan ikusiko dugu zenbait ibilbide balizatu iradokitzen dituen seinaleztapena. Proposamen horiei jaramonik egin gabe, zuzen joko dugu konifero-basoan barneratuko gaituen bidezidor pikoan gora. Ezkerretara nabarmen eginda, langa bat igaro eta pista berri batera azalduko gara. Hartatik ibiliko gara zenbait minutuz, piskaka nola estutzen den ikusi eta, langa berri bat gaindituta, beste pista batera heldu arte (15 min.).

Pista zabal honetatik eroso jarraituko dugu, aurki azalduko zaigun norabide aldaketa garrantzitsuari arreta jarrita. 180º-ko jira eginez, ordura arte dakargun bideari ezker aldera zabaltzen zaion adarra hartuko dugu. Haitz zapal batean pintatutako seinalea izango da Izarraitzen gainalderanzko bide zuzenean gabiltzan baieztapena. Ezker-eskuin, sigi-sagaka, garaiera handiko konifero basoan gora goaz orain.

Bidea, harrian zizelkaturiko bide-zidor ikusgarri bihurtuko da, noiz altuago, noiz dotoreago. Bide bazterrean, borda baten aurriak ikusiko ditugu. Altzifre basotxoa atzean utzi eta eremu zabal batean agertuko gara. Aurrez aurre, Kakuta eta Aizpeltzeko gainak lotzen dituen gandor apalaren ikusmira dugu. Haren azpialdetik egingo dugu gero itzulerako bidea.

Zabaldi batera ailegatuta, zidorraren lorratza lausotu egingo da une batez. Piska bat gorago, ostera aurkituko dugu karaitz bloke handiek eratu oinarriaren gainean sendo finkatua. Segidako bide-zatia zinez da zoragarria, bere antzinatasunak halako kutsu bat ematen baitio. Noizik eta behin, ekaitzek erauzitako zuhaitzek bidea oztopatuko digute.

Galtzada atsegin honetan aurrera goazela, bihurgune batera heldutakoan, gure ezkerretako eremua zabaldu egiten dela ikusiko dugu. Gora so eginez gero, Erlo gaineko gurutzea bistaratuko zaigu. Nabarmen ageri den bidea utzi gabe, laster gara tontorrean.

Erloko tontorra (1027 m - 1 h. 40 min.).  Begirada Urola ibarreraino jausiko zaigu. Ifar aldean, aldiz, karaitzezko kontrahorma itxuratzen duten kostaldeko mendikate malkartsuak altxatzen dira.

( ... ) I. O.: Itzulerako bideari dagozkion pasarteak, ezabatu egin dira.

© Antxon Iturriza "Aizpel" ("ibiliz ibili", Gara; Naiz: 2007/04/11 - "Erlo desde Zestoa : la vertiente olvidada" izenburupean gaztelaniaz argitaratua; Zurriolako Plakubaren itzulpen librea)

Argazkiak:
https://www.dropbox.com/sh/vrhf8o2x0krpqo1/AABAylozazbEjQd5G0p4iBBia/20150531%20Zarautz?dl=0

hartzan/k lasai


DUBLIN`S THIRTEEN

Antolaketa lanak primerakoak, H2O2 ere agur esatera etorri zitzaigun....
"llegar y besar el santo".....jan, edan, musika.......
Txapela banaketa ere izan zen,
 Dublingo pub zaharrena eta "santuena" ikusi ta gero....the celt....
espuela hartu aurretik....
Guiness forever.......
 Lurterrak.....
Irish coffee eta Molly Malone
Batzuk Charlatans-en kontzertuan, besteak istilutan sartzen pinta erdiak eskatzeagatik,
Jameson whiskey earra,
Azken arratsaldea The Duke-etik O'Neils-era nahiko lainotuta..........donaghue.....ernesto...........
Aupa Gogarty!!!!!!!
 

Bidaxe on, lagunak!

Oraingoan zuekin izaterik izango ez dudan arren, jakinik zuen Device-ak bihotzondoko patrikan gordetzen dituzuela, erretratutxo hau bidaltzen dizuet, sikeran birtualki Dublineraino eraman nazazuen. Nirekin ageri dena,  Mexikotik heldu den chamaquito bat da. Ikusten duzuenez, elastikoa badu baina, ea behingoz Zapel lurtetarra eskuratzen diozuen... Behin beteko L urte eta ondo ospatu arren! Gozaaatu! Zurriolako Plakuba.

ZAZPI TXANGO 2015: SAIOA 2015/04/19

Egun borobila berriz ere.....
hartzaNk lasai

Artisten begiek hartutako zonbait erretratu (Klik)

Urrats geldoan gindoazen aurrera, lainoak inguratuta, aldapa gogorrean gora. Ikusi ez arren, gertu somatzen genuen tontorra. Aurreko txangoan sortutako eztabaida berritzen ari ginen: ateismo, agnostizismo,... Argudiaketaren karietara, norbaitek Irutxuluetako Gazteluko Jesusen Bihotza aipatu zuen... Neke handirik gabe, irudimenak berrehun urte lehenagoko hiri hartara egin zuen jauzi: zer nolakoa zatekeen hiri gotortu haren itxura? Nolako giroa biziko zen soldaduek hartutako karrika estu haietan? Zenbaterainoko presioa jasan ote zuen urtez urte bertako biztanleria ia erabat euskaldunak -Hugo idazle frantziar ezagunak, beranduago deskribatu zuen moduan-, kasu askotan bere hizkuntza bazterrera lagatzen joateko?... Irudimenaren lainotik txangoko laino artera itzulita, ahots batek honela zioen: "Jesusen Bihotz horren arazoa ez da zeinahi katolikok -bere sinestearen irudi den neurrian- egin diezaiokeen abegi ona. Ikur hori bera, "Gurutzada Nazionalkatoliko" izendatua izan zen gerra anker baten garaikurra ízatea baizik (ideia gerra aurreko urteetan sortu zen arren, udal frankistaren temak gauzatu zuen). Hori, oso mingarria baita abertzalerik katolikoenarentzat eta, zer esanik ez, katolikoak ez ziren abertzale zein bestelako errepublikazaleentzat". Eskultura erraldoia eraiki aurreko etxetzar militarrak berak ere, asebeteko ote gintuzke zeharo? Hark eragin lezakeen mina ordea, iragan urteen zamak ezkutatzen duela pentsa liteke. Tontorrera heldurik, bertan soma zitekeen aire hotzak epeldu zizkigun ezbaiaren berotasunak oro.

Gazteluaren itxura, Jesusen Bihotza eraiki aurretik.

LURTE MATERIALAREN EMATEA, TXAPEL BANAKETA, FUTBOL-AFARIA ETA DUBLIN ANTOLAKETA



Non: Hektorren Jauregi elkartean
Noiz: 20a, astelehena
Ordua 20:30 (Eltxe-Reala 21:00etan)

Materiala alferrik ez eramateko, adierazi:

Materiala jasotzera joango direnak, taila adierazi!:

1.- Erentxun, poltsa, Niki M Taila.

Txapel ezarpena:

1.- Xabin

Afaltzera geratuko direnak.

1.- Hektor
2.- Q
3.- To+
4.- 8a
5.- Erentxun
6.- Axier
7.- Xabin
8.- Xebas




Lurte askotarako, Aitor


Barandiko ume haiek
Heldurik Batxilergora,
Pentsatzen jarriko ginen:
"Bagoaz, bai, baina, nora?"
Urratsak bideratuta
Santo Tomas Lizeora,
Ikastetxe hartan bazen,
ustez, nahikoa ganora.
Han ezagutu genuen
gure "Bedatseko lora":
Del Valle Sol, Ibarreko
Eguzkitara jaio da.
Ordutik maite dugu-ta,
hau baita egungo moda:
Bertso hau idatzi badut,
Estu besarkatzeko da!

Lurte askotarako, Aitor!

Doinua: Habanera

Urte askotarako gure bikingoari 2015/03/30


Hogei eta hemeretzi
Urte betetzear dira:
Hamaika'urteko umeak
Heldu ginen Barandira.
Geroztik zenbat bizipen
Eta zenbat jira-bira,
Elkarren ibilerari
Beti gertutik begira.
Jaio ginen, heldu gara
Aurten gizaldi erdira,
Ez dugu ezer eskatzen,
Halare, aukeran, tira!
Beste mende erdi batez,
Goazen erruz mendira,
Erakutsiaz elkarri 
Egiten diogun mira.

URTE ASKOAN, UME!

Doinua: Habanera



OSTIRAL santua

Kaixo neska-mutilak,

Datorren ostiral santuan, apirilak 3, Pagoetara igo ta Zarautzko Garagardo ferian bazkaltzeko asmoa daukagu. Nahi dezutenak bai bata edo bestera, bai bietara.....................
http://garagardoazoka.info/
Earki bizi

ZAZPI TXANGO 2015: PLENTZIA-ARMINTZA


Azken orduko aldaketa tarteko, txango laburrago batez hasi ditugu aurtengo "HartzaNk Lasai" ibilaldiak. Pasiera lasai eta gozagarrian ibili gara Plentzia eta Armintza (Lemoiz) lotzen dituen bide-zidorrean: paraje ikusgarrietan barrena, Bizkaiko kostako herriak eta itsas-labarrak ezagutuz. Gainera, aurreko urtean bezala, gaurkoan ere bidelagun eta gidari izan dugu Mendebalde urrun honetara aldatu zitzaigun adiskide zaharra eta harekin txolarte atsegina egiteko aukera izan dugu. Etxerako itzuleran, Harriren burutazio egokia: BI-3151 errepidea hartuta, Lemoizko Zentral Nuklearra izatekoa zenaren eraikinak ikusi ahal izan ditugu aurrez aurre. Une batez, memoriak, hogeita hamar urtetik gorako jauzian, garai gatazkatsuagoetara eraman gaitu. Hala eman diogu amaiera egun pasa ederrari.

Bidaztiak: Xapaburua, Harriketarra, Bayleis, Lasaien hartzen duena eta Plakuba.

Zenbait argazki: https://picasaweb.google.com/112660931211808432871/PLENTZIA?authkey=Gv1sRgCPX464KGiOa_cA


hartzaNk lasai