ZAZPI TXANGO 2015: OKORO (2015/11/08)


ANTIKLINALAK, SINKLINALAK ETA ERIBEKOAREN DIAGONALA

Antiklinalak igo aurrena,
Ta eskas irudituta,
Gure orkestra zuzendariak
Astindu bere batuta:
"Sinklinal hauxe jaitsiko dugu,
Sakoneraino sartuta.
Gero zuloan ikusiko dut (bis)
Nondik jarraitu erruta".

Sakonik bada, sakona gero!
Sinklinalaren zuloa,
Sasi-sastrakek, mendizaleoi,
Ezin galarazi loa. 
Behin sakonean burua jaso:
"A zer nolako mailoa!"
Aurrez aurreko paretari so, (bis)
isuri nuen malkoa.

Zortziko, aldiz, ohiko patxadaz,
Lurrean iparrorratza:
"Oraintxe bertan aurkituko dut,
Segiko dugun lorratza".
Bizkar-zorrotik atera ditu
Papera eta arkatza:
"Diagonal hau eginez gero, (bis)
Gaindituta malda latza".

Horrela, beraz, asmatua da
"Eribekoaren marra";
Diagonala izanagatik, 
Ez zen, berez, hain kaskarra:
Itzulera motz, laburragoa;
Pikoa baina, azkarra.
Kepak esana: "Gure ttikia, (bis)
bera da eta bakarra".

Halako moduz ibili gara
Iruritan hiru zoro,
Haize hegoa, zoramenean,
Bat etorrita osoro.
Pentsatu gabe, bide bat utzi
Eta beste bat idoro.
Nork daki berriz urratuko den (bis)
"Eribekoren Okoro". 


Zaldi egun zoragarria, haizetsua, joatekoa "bidetik", bueltakoa "RA".....ta ohi bezala "bazkari-merienda".......ederki borobilduta garagargo batzurekin.
Argazkiak:
https://picasaweb.google.com/eribeko/Okoro20151108?authkey=Gv1sRgCLif_azs_5OxDw#


hartzan/k lasai

3 comentarios:

  1. Argazkiak, oraingoan ere bai, BIKAINAK! Esksko Zortziko!

    Plakuba

    ResponderEliminar
  2. RRA RRA RRA! argazki EARRAK! zaldi ardi ta hartzak!!!

    ResponderEliminar
  3. Bertso saio ederra eta zehatza."Horrelakoa da bizitza, egin zazu behar dezuna........"

    ResponderEliminar