Azken orduko aldaketa tarteko, txango laburrago batez hasi ditugu aurtengo "HartzaNk Lasai" ibilaldiak. Pasiera lasai eta gozagarrian ibili gara Plentzia eta Armintza (Lemoiz) lotzen dituen bide-zidorrean: paraje ikusgarrietan barrena, Bizkaiko kostako herriak eta itsas-labarrak ezagutuz. Gainera, aurreko urtean bezala, gaurkoan ere bidelagun eta gidari izan dugu Mendebalde urrun honetara aldatu zitzaigun adiskide zaharra eta harekin txolarte atsegina egiteko aukera izan dugu. Etxerako itzuleran, Harriren burutazio egokia: BI-3151 errepidea hartuta, Lemoizko Zentral Nuklearra izatekoa zenaren eraikinak ikusi ahal izan ditugu aurrez aurre. Une batez, memoriak, hogeita hamar urtetik gorako jauzian, garai gatazkatsuagoetara eraman gaitu. Hala eman diogu amaiera egun pasa ederrari.
Bidaztiak: Xapaburua, Harriketarra, Bayleis, Lasaien hartzen duena eta Plakuba.
Zenbait argazki: https://picasaweb.google.com/112660931211808432871/PLENTZIA?authkey=Gv1sRgCPX464KGiOa_cA
hartzaNk lasai
Nik ezingo det parte hartu, familiko ospakizun asko gertu direla, bazkaria daukagu. Ondo pasa. Trapua pasako dizuet.
ResponderEliminarNik ere aurtengoan kale eginez ekin beharko diot 2015ko Txangoei.
ResponderEliminarLarunbatean afaria dadukat eta ezin Igandean txangoari aurre egin.
Mañoli eta ni asteburua Muzkin pasatuko dugu, "auzo lan" daukagu....
ResponderEliminarPlakuba, bidelagunik izanez gero, bai. Zer diozue: Tomax, Kepa, Aitor, JonMar, Rezabal... eta enparauek?
ResponderEliminarNi apuntatzen naiz, hitz egingo degu
ResponderEliminarZurriolako Plakuba..., bailix,aio
ni ere apuntatzen naiz, kepa.
ResponderEliminarzorionak beñat.
Guk igandeko agenda topera eta ezin bikoiztu, ongi ibili eguraldi ederra izango duzue eta.
ResponderEliminarOraingo honetan ere ez, amaren urtebetetzeak ospatzen ditugu. Lastima. Hurrengo batean...
ResponderEliminarOngi pasa!
Igandean Londresera goaz.
ResponderEliminarOngi ibili
Asier
Aupa hartzanklasaitarrak ! Hori enbidiya argazkiak ikusita. Eutsi!!!!
ResponderEliminarArgazki dotoreak baina....ez dut ez txapela ez kamixeta ez motxila "ofizialik" ikusi.
ResponderEliminarArgazki dotoreak baina....ez dut ez txapela ez kamixeta ez motxila "ofizialik" ikusi.
ResponderEliminar