hartzaNk lasai
Artisten begiek hartutako zonbait erretratu (Klik)
Urrats geldoan gindoazen aurrera, lainoak inguratuta, aldapa gogorrean gora. Ikusi ez arren, gertu somatzen genuen tontorra. Aurreko txangoan sortutako eztabaida berritzen ari ginen: ateismo, agnostizismo,... Argudiaketaren karietara, norbaitek Irutxuluetako Gazteluko Jesusen Bihotza aipatu zuen... Neke handirik gabe, irudimenak berrehun urte lehenagoko hiri hartara egin zuen jauzi: zer nolakoa zatekeen hiri gotortu haren itxura? Nolako giroa biziko zen soldaduek hartutako karrika estu haietan? Zenbaterainoko presioa jasan ote zuen urtez urte bertako biztanleria ia erabat euskaldunak -Hugo idazle frantziar ezagunak, beranduago deskribatu zuen moduan-, kasu askotan bere hizkuntza bazterrera lagatzen joateko?... Irudimenaren lainotik txangoko laino artera itzulita, ahots batek honela zioen: "Jesusen Bihotz horren arazoa ez da zeinahi katolikok -bere sinestearen irudi den neurrian- egin diezaiokeen abegi ona. Ikur hori bera, "Gurutzada Nazionalkatoliko" izendatua izan zen gerra anker baten garaikurra ízatea baizik (ideia gerra aurreko urteetan sortu zen arren, udal frankistaren temak gauzatu zuen). Hori, oso mingarria baita abertzalerik katolikoenarentzat eta, zer esanik ez, katolikoak ez ziren abertzale zein bestelako errepublikazaleentzat". Eskultura erraldoia eraiki aurreko etxetzar militarrak berak ere, asebeteko ote gintuzke zeharo? Hark eragin lezakeen mina ordea, iragan urteen zamak ezkutatzen duela pentsa liteke. Tontorrera heldurik, bertan soma zitekeen aire hotzak epeldu zizkigun ezbaiaren berotasunak oro.
Gazteluaren itxura, Jesusen Bihotza eraiki aurretik.
Egu ederra Annapurnan, ta gero Oronoz Mugairen indarrak errekuperatzeko !!!!!!!!!!!!! Aupa Saioa (eta Okolin) !!!
ResponderEliminarZer dauka Aitorrek eskuan... aizkora ???
ResponderEliminar:D
Ondo Plakuba, datorren urteko txangoetako bat Urgulll mendira eta jexuxen bihotza, buru ta guzti botako ditugu!!!!.........eightpints
ResponderEliminar