ZAZPI TXANGO 2016: GOIZUETA, Urriak 30

Aupa neska-mutilak,
https://photos.google.com/share/AF1QipPhoGxY9O2wY8qmBGhE3-DoQvP97MQtB6G5eXlavVMM1pnLD0fPWaMj48VnAEi8YQ?hl=es&key=NDJkRXZUaHNPa2dqNmkxX2hKLVE4Y1BRamhubUpnTradizioari jarraituz, urriak 30 igandean (ordu aldaketa),  urnietatik goizuetara txangoa egingo degu.
Bazkaltzeko tokia hartu behar denez, izena eman esazue mesedez.
hartzank lasai

Earki bizi

ZAZPI TXANGO 2016: GORBEIA , Urriak 9

Aupa neska-mutilak,
Urriak 9 igandean, txangoa araba-bizkaia mugan dagoen Gorbeia tontorrera. Mesedez bazkaritako nahi dezutenak izena eman.
hartzank lasai
Earki bizi

ZAZPI TXANGO 2016: SAN TIRSO

Kaixo neska-mutilak,
Trapuak ibilbide polita ta lasaia izan zuen Bernedotik abiatuta, oraingoan ere bista ederrak ikusita San Tirso tontorretik. Bazkaria ta solasaldia primerakoak Urturiko garimoetxea jatetxean.
Aurten Haroko ardo-daztaketatik etorritakoak nahiko txukun azaldu zitzaizkigun (Coque Mallaren kontzertua programaren barne).
Argazkiak:
https://photos.google.com/share/AF1QipOA4WCB4DZCgMHHx5j-DGmduCv8vNuECcQdONXOouHJoQUu3bTP-i5obkJ20d5U9w?hl=es&key=NXJ0MmJLWkFVZTNET3JBSG1GVWM3c2dOaGlubnhn
hartzank lasai

ZAZPI TXANGO 2016: TXARDEKARANTZ

Hartzank Lasai taldeak beste asteburu borobila gozatu ahal izan zuen Akerbeltz-en laguntzarekin.
Ibilbide benetan ederra, gogorra baina ondo markatuta, tarzan, indianajones, la misión..........pelikulak gogora ekartzen zizkigunak.
Eguraldia oztopo, goiko aldean ez zen bi metrotara ikusten, ta brnoko artzainaren falta ezin gainditurik, artaldeak ezin izan zuen tontorraren "konkista" burutu. Hortxe beste baterako erronka.....

Argazkiak:
https://picasaweb.google.com/eribeko/6300376068054250849?authkey=Gv1sRgCNzfy6ao5vm_Bg

Earki bizi

1926 "el crimen de BEIZAMA"


La crónica negra ha sido escasa en Gipuzkoa, pero algunos casos perduran en la memoria, como el crimen de Beizama, sucedido en 1926 y del que se ocupó Pío Baroja en El cabo de las tormentas. Recuerda De la Cuesta: «Una madre y una hija fueron encontradas truculentamente asesinadas en su caserío, el Korosagasti. Se sospechó primero de la hija y hermana, y hubo hasta treinta detenidos. Pero nada. Un día, el párroco dijo desde el púlpito que un tratante de ganado había confesado en el lecho de muerte ser el asesino, pero luego se desdijo. Se habló de que el caserío había sido un lugar donde se ejercía la prostitución, pero el crimen quedó sin revolver. Las inundaciones de 1953 se llevaron la documentación del juzgado... y el enigma».

http://kritikak.armiarma.eus/?p=3125

http://datu-basea11.wikispaces.com/file/view/beizamako+krimena.pdf/87888401

http://www.argia.eus/argia-astekaria/2036/ihesi-ordizia-azpeitia-beizamako-krimena-gogoan

Last but not least:

http://www.aizarna.com/artikuluak/beizamako_sarraskia

ZAZPI TXANGO 2016 - MURUMENDI

Aupa neska-mutilak,
Datorren igandean, maiatzak 8, Gipuzkoako tontor politenetako batera egingo degu txangoa, Beasain aldeko MURUMENDIra. (txango nahiko erraza). Mariren etxeetako bat:  "......Mari, beasaingo Muruagoena baserriko gazte batekin zazpi seme-alaba izan omen zituen. Kristaua etzenez, ez zituen bataiatu, baina bere bikoteak elizara eraman nahi izan zituenean umek eta Mari bera, honek hegan atera zen Murumendi aldera............."
 hatzank lasai

Esker onez

Iazko txango guztiak burutu izanak, bigarren ahogozoa ere ekarri digu 2016ko lehen lauhileko honetan. Izan ere, saritzat jasotako ardoen arteko lehena dastatzeko aukera izan dugu egunotan gurean eta -zilegi bekit publizitate apur bat egitea- 2011ko Viña Otano ondua bikaina suertatu da.

Ez dakit hala den baina, susmoa dut Tomas izenekoren bat ibiliko ote zen ardoak hautatzen eta, hala izatera, hara, kurioski, Granadako Las Tomasas jatetxeko menuan zein ardo eskaintzen duten.

Esksko denei. Bizi uros!

 

ZAZPI TXANGO 2016: ARMINTZA-BAKIO

Aupa neska-mutilak,

Datorren igandean, apirilak 24, urteko "lehenengo" txangoa egingo degu, euskal herriko kostaldearekin jarraituz, Armintzatik Bakiora. Antolaketa erreztearren, mesedez joateko asmoa dezutenak, izena eman ezazue lehen bait lehen. Aurten ere izango ote degu gure "bizkaiko xerpa"????
hartzak lasai

Apirilak 9 : Kuadrila eguna

Aupa neska-mutilak,
Datorren larunbatean, apirilak 9, egun adierazgarria degunez, kuadrila egun txikitxo bat ospatuko degu, donostiako alde zaharrean: poteo txikia, bokata normala eta ....... haundia
Bigarren Deialdia: 21:00-tan Hamabost tabernan.
hartzank lasai

Zazpi txango 2016






Aurtengo Zazpi txangoetarako egutegia:

1- Armintza-Bakio: apirilaren 24ean
2- Murumendi: maiatzaren 8an
3- Txardekagaina: ekainaren 19an
4- Urkulu: uztailaren 17an
5- San Tirso: irailaren 18an
6- Gorbeia: urriaren 9an
7- Goizueta: urriaren 30ean. 

GAUR, GORBEIAN, HEMENGO
BIHAR, ORHIN, HANGO;
MENDIZ MENDI INDARTUZ
BIHOTZ ETA ZANGO.
TRAPU BERDEA NORA
DUGUN ERAMANGO,
ERABAKIA DAGO,
GOAZEN!: "ZAZPI TXANGO". 


Lagunarteko neskei dei berezia egiten dizuegu aurtengo txangoetan parte har dezazuen!


Has zaitezte botei lizuna kentzen...

HARTZAN/K LASAI!

TXIKELAKE!

Aupa, zabaltzeko eskatu didate, animatu! Aukera polita Atletikoari laguntzeko. Sarrera eskubidea edukita, ados jartzen bazarete, Bañito..eta ondorengoak!



Egunon,

Como ya sé que sois unos "enrollaos" de las redes sociales (no, como otros) necesitamos vuestra ayuda para difundir un proyecto de "crowfounding" (vaya palabreja) en el que nos hemos embarcado para buscar financiación para la compra de seis pértigas de iniciación.
Eskerrik asko.

Este es el enlace:

http://www.apontoque.com/es/proyecto/3576/nuevas-pertigas/

GURASOENTZAT

  •  
  •  0
  •  
  •  
  •  0
  •  
ATZEKOZ AURRERA. CARLES CAPDEVILA. HEZIKETAREN INGURUKO ADITUA

«Ironia behar da seme eta alabak hezteko»

Lau seme-alaben aita izanik, heziketan aditu bilakatu da Capdevila. Umorea armarik eraginkorrena dela dio, eta etsita bizitzea ez duela merezi: «Guraso zoriontsuak behar dira, ez perfektuak».
Argazkia: JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
2016-01-26 / Maialen Belarra
Umorea bizitzako zutarri garrantzitsuenetariko bat da Carles Capdevila kazetari eta dibulgatzailearentzat (Vic, Bartzelona, 1965). Besteak beste, Ara egunkariko zuzendari fundatzailea da, Ser irratian eta TV3 telebistan kolaboratzen du eta Komunikazio irakaslea da Bartzelonako Unibertsitatean. Horrez gain, lau seme-alaben aita da, eta bere esperientziaz baliatuta, umorez nola hez daitekeen azaltzen du hezkuntzaren inguruko hitzaldietan.

Nola antolatzen duzu zure bizitza?

Egia esan, adin ezberdinetako lau seme-alaba izateak asko laguntzen du, elkar zaintzen baitute. Arazo pertsonalak direla medio, aurten ez dut unibertsitatean lan egiten, baina egunak interesgarriak dira, halere.

Komunikazioan aditua izateak balio izan dizu seme-alabekin hobeto komunikatzeko?

Haiek esaten didate hitzaldi asko ematen ditudala, baina gero etxean ez dakidala zer egin [barrez]. Errementariaren etxean, zotza burruntzi. Baina uste dut hitzak erabiltzea, tonua kontrolatzea eta ironia sartzea ezinbestekoa dela. Nire aitak ezezkoa emateko baietz esaten zuen beti: «Bai, bai, noski, bihar bertan erosiko dizut»; argi zegoen ezetz. Oso erabilgarria da.

Guraso asko kezkatuta bizi dira.

Hori da nire tesi nagusia; lasaitu behar dugu, eta seme-alabekin dibertitzen ikasi. Ez zait eraginkorra iruditzen 400 orriko liburu bat erostea ezetz nola esan jakiteko. Ez dago metodo zehatz eta orokorrik. Gure seme-alabak ezagutu behar ditugu, egoki hezi nahi baditugu. Bakoitza den modukoa da, eta horretara egokitu behar dugu.

Arau moldagarriak behar dira, beraz.

Hori da. Era berean, uste dut baldintza gabeko maitasuna behar dela guraso eta seme-alaben artean. Ekintza bakoitzak ondorioak ditu, eta horren jabe beren kabuz egin behar dira. Baina arau batzuk behar dira. Gatazkarik ez sortzeko ez baduzu mugarik jartzen, akabo. Horrek ez du ezertarako balio.

Metodo orokorrik egon ez arren, irizpideren bat badago?

Mugarria gaztaroan dago. 14 urtera arte bizkortu behar ditugu, eta hortik aurrera ahal den heinean hurbiletik zaindu.

Baina gehiegi kontrolatzea ere ez da ona.

Badaude guraso batzuk denbora osoan seme-alaben gainean daudenak, eta gehiegi babesten dituztenak. Hori hezkuntzaren aurka doa. Autonomia garatu behar dute, eta gauzak bakarrik egiten ikasi. 7 eta 14 urte bitartean izan beharko lukete horretarako aukera, gaztaroan beren kabuz moldatu ahal izateko. 15 urterekin egiten dutena baino garrantzitsuagoa da nola iritsi diren horra.

Erortzen ikasten da oinez, ezta?

Dudarik gabe. Bizitzan moldatzen ere halaxe ikasten da: sortzen diren arazoei aurre eginez. Adibidez, zure alabak lan egitea nahi baduzu, ez eman dirurik. Ikus dezala zer egin behar den gutiziak ordaintzeko.

Nolakoa izan da zuen eboluzioa duela hogei urtetik hona?

Sekulakoa. Lau seme-alaben aita izateak esperientzia izugarria ematen du, eta gauza askori garrantzia kentzen diezu. Hasieran, liburu pila bat erosi genituen, baina uste dut patetikoak ere izan ginela. Haur bat hezteko ez dago eskulibururik. Denborarekin ikasi dut jolas librea dela metodorik onena haurrak zoriontsu hezteko.

Zergatik?

Haurren sormena lantzea eta garatzea ezinbestekoa delako. Zikintzen utzi behar zaie, zauri txikiak izaten, ongi pasatzen eta bizitzaz gozatzen. Orain, futboleko eskolak eta guzti daude, mila arau, sekulako diziplina eta kontrol handiarekin. Teknikoki onak izango dira, baina seguru nago hortik ez dela jeniorik aterako. Jenioak kaleko zelaietan daude, inprobisatuetan, eta zuloz beterikoetan. Umeek bakarrik eta libre jolasteko eskubidea dute.

Zein akats egiten dute behin eta berriz gurasoek?

Haurrak gehiegi babesteaz gain, asko exijitzen diegu maiz; arrakastaren kulturan bizi gara. Garrantzitsuagoa da zoriontsu eta autonomo izaten jakitea, ingelesez ongi jakitea baino. Balioak izan behar dituzte, eta norberaren mugak gainditzen saiatu, baina ez dute onenak izan behar; ez da hori guk bultzatu behar duguna.

Umorearekin komunikatzea heztea dela diozu. Zergatik?

Batetik, komeni da ironia puntu bat izatea, eta bestetik, ezin da burumakur bizi gaztaroan dagoen semeak ez digulako bere bizitza kontatzen. Hori normala da, ezin gara horretaz kexatu. Ziurrenik, gazte batek noizbait esan behar ez duen zerbait esango du; guk eutsi behar diogu gure tokiari. Itsututa gaude guraso perfektuak izatearekin; ez dago guraso perfekturik, guraso zoriontsuak behar dira. Eta seme-alaba kritikoak, nor bere printzipioekin. Halere, gurasoak ondoan izango dituzte beti.