Itsaso bateko tartea

Kirolaren nahiz kirolarien mitifikazioan hazi/heziak, berdin txirrindularitzari dagokionez, txikitatik -gure zaharren uharan- erromesaldi itzelak egindakoak gara, garai bateko heroiei bide bazterretik berotasun eta arnas apurren bat emate aldera. Kirol-heroiak, mitoak... Gure garaikoak, gure zaharren garaikoak...  Inoiz gertatzen da, ezustean bezala, haien kirolaz kanpoko gertaeren berri izatea. Hala jazo zait niri Julen Gabiriaren "Han goitik itsasoa ikusten da" liburua irakurrita... Bihar amaituko da aurtengo Tour-a. Eta, zer diren gauzak, italiar batek lortuko du garaipena. Aipatu irakurketak eragindako jakinminak, honako bideo labur honen arrastoan jarri nau. Atseginez gonbidatzen zaituztet ikustera. Bizi uros.


3 comentarios:

  1. Ederra eta ez da ipui bat. Benetan haundia Bartali !!!

    ResponderEliminar
  2. Bai, handiak bihotza eta nortasuna. Bietatik sobera bazuela erakusten baitute bizi izan zituen gertaerek eta, are, bizi izan zituen moduak ere. Goraintziak Zortziko!

    ResponderEliminar
  3. Ironman bizikletaz besterik ez ibilita!!! Goian bego Bartali handia....

    ResponderEliminar