ZAZPI TXANGO 2015: GOIZUETA - URRIAK 25

Aupa neska-mutilak,
Tradizio berrien hasiera izan genuen...............egun borobila beste behin.....
Argazkiak:
https://picasaweb.google.com/eribeko/Goizueta20151025?authkey=Gv1sRgCI3x0sqC2PnAIQ
hartzan/k lasai

Nobedadea pranko izan da
Goizuetako txangoan,
"Tamalez" ere gure artean
Izan baitugu behingoan.
Argazki bitxi bat behar-eta:
Bi eskuak "mondongoan",
Mokadua're ohiko lekuan (bis)
Ezin hartu oraingoan.

Arano bistan, asto txikiak
Hartu du gure bidea,
Somatu baitu gutakoren bat
Zuela bere kidea. 
Nahiko bazenu nor den ikusi
Asto horren ahaidea,
Argazkietan begiratuta (bis),
Egizu zeure idea.

Herrian bertan, errematea:
ez zen behar beste dutxa!
Eskarmentuak erakusten du,
Nola gainditu zaputza.
Urumeako ur "epeletan"
garbitu dugu gorputza:
Gazte-gazteak ez izan arren (bis),
Geu gara adore hutsa!


Earki bizi





20 comentarios:

  1. Tamalez joango naiz ibilaldi eta bazkarira.
    One element.

    ResponderEliminar
  2. Tamalez joango naiz ibilaldi eta bazkarira.
    One element.

    ResponderEliminar
  3. Iaz bezala Lurte txangoa korrika egiteko prest. Hori bai aurten bikoteak kale...norbait animatzen da korrika ttipi-ttappa? Poteo ta bazkaritako ere bakarra. Animo!!!

    ResponderEliminar
  4. Plakuba ere una(nu)element ibilaldi eta oturuntzarako (+ hot shower herriko ostatuan?). Bai horixe!

    ResponderEliminar
  5. Aupa Tamalez Xanxe!!!
    Jon, zeinerreta egingo dezu???
    Plakuba, urumeako ura hamazazpi graduta, nahiko hot???

    ResponderEliminar
  6. 17º, hot? Jot-a behar du Urumean sartu nahi duenak halako ostatu ederra esku-eskura izanda!
    Jota daudenentzako nafar jota:

    Urumeako ur hotzaaa,
    Urumeako ur hotzaa,
    Hortzak karrask-karrask eta
    Buztana, berriz, motz-motzaaa!

    ResponderEliminar
  7. Mañoli eta ni han izango gara...hartzak lasai !!!

    ResponderEliminar
  8. Pitibixio, anima zaitez, kojonia !!!!

    Hori bai "sospresa" haundia, baina orain dela gutxi zu korrika egiten ikustea errrealitatea izan zen...

    ResponderEliminar
  9. Hartza mendikoa bertan izango da.
    Ibilaldia, ostatuko Jota epelera eta bazkarira.

    ResponderEliminar
  10. Lanez leporaino (azterketa garaia)... aurten kale !

    Ondo pasa ;)

    ResponderEliminar
  11. Teresa eta biok bazkaltzera apuntatzen gara. Baliteke ni sorpresa galanta ematea eta txangoan parte hartzea, baina oraingoz ezin duz ziurtatu. Teresa oinez ezin da joan eta kotxea bera gidatzen ez da ausartzen. Kotxeen asuntoa nola doa? Bezperan? Jaien kotxez norbait doa?

    ResponderEliminar
  12. mendira eta bazkaltzera, kepa

    ResponderEliminar
  13. Larunbatean kotxearekin laguntzeko prest. Ezin det Goizuetan utzi, igandean donostiara joateko behar detelako.

    ResponderEliminar
  14. Kotxe bat uzteko prest.
    Ahal bada, 12:30 aldera nahiago.

    ResponderEliminar
  15. Nik aurten ezin kotxerik utzi eta larunbata goizean lagundu ere ez (eskola kirola).

    ResponderEliminar
  16. Bi iñigok larunbatean karabelen kotxe bat uztera. Igandean 12 lagun bazkaltzen eta bi kotxe.........................gaur donostian fisika kuantikako nobel saridunaren hitzaldia.......

    ResponderEliminar
  17. Bihar 11:55-tan cafedemarion poltsak hartuko ditut

    ResponderEliminar
  18. Bihar 11:55-tan cafedemarion poltsak hartuko ditut

    ResponderEliminar